XX. mendearen lehen herenean dantza
tradizionalak, Euzko Alderdi Jeltzalearen gune sozial diren
Batzokien bitartez, indar berri bat hartzen du, eta beraien
gerizara ia Euskal Herriko hiri garrantzitsu denetan dantza
taldeak sortzen dira, euren arteko topaketa eta agerketa handiak
antolatuz eta ezpatadantzarien federakunde bat ere sortuz.
1.936ko Guda Zibilaren ondoren, Francisco
Franco generalak zuzendutako erregimen politiko berriak bizitza
kulturalaren parte handi bat jazartzen du agerraldi folklorikoak
desagertaraziz, folklorea talde landatar bakan batzuen esku
geratzen delarik.

Baina 40. hamarkadak nahiko igaroa behar du
egon berriz talde hiritarrak sortzen has daitezen, eta dagoeneko
50. hamarkadaren hasierarako Oldarra (Miarritze), Duguna (Iruņa),
Goizaldi (Donosita), edo Dindirri (Bilbo) bezalako taldeek
nolabaiteko garrantzia hartzen dute, prestaketa teknikoa eta
errepertorio zabala tarteko.
Honela bada, 60. hamarkadan geroz eta gehiago
dira sortuz doazen talde hiritarrak, hiriburuetan ez ezik, herri
askotan ere dantza agerketa ugari antolatzen direlarik. Honek,
taldeen arteko harremanen sendotzea dakar ondorio, eta era berean,
ezagutzak elkartrukatu, folklorea ikertu eta ekintza desberdinak
era bateratuan antolatzea ahalbidetuko duen erakunde iraunkor
baten beharrizana.
Euskal ballet nazional bat eratu asmotan
zenbait pausu ematen diren arren, eta egitasmo hau aurrera
eramateko zailtasunak medio, Euskal Herriko dantzarien elkarte bat
sortzeko lehen pausuak ematen dira.