| EUSKAL DANTZARIEN
BILTZARRAK bere sorreratik bertatik izan dituen helburuetako
bat
Euskal Herriko dantza, ohitura, musika eta abarren inguruko
informazio gehiena bilatzea eta biltzea izan da.
Urte askotako lan gogorraren ondoren, gaur egun, Euskal Dantzarien
Biltzarrak dokumentazio fondo zabala du bildurik. Dokumentu
hauek guztiak lau ataletan bana daitezke:
- Liburutegia:
(Idatzizko dokumentazioa): Bertan daude dantzei, ohiturei, tradizioei,
jantzi tradizionalak eta abarri buruzko testu idatziak. Horretaz
gain, gai desberdinen inguruko edizioei buruzko fondo interesgarri
bat du.
- Musika Fondoa:
Euskal Herriko dantzen partiturak biltzen dira bertan. Horretaz
gain, pieza horien grabazioak era aurki daitezke bertan.
- Bideoteka: Gure
folklorearen inguruan egindako grabazioak biltzen dira bertan.
(dantzak, ohiturak, tradizioak, eta abar).
- Argazki fondoa:
Euskal Herriko puntu desberdinetako argazkiak biltzen dira bertan.
Materia hau guztia, Euskal Dantzarien Biltzarrak
dituen ordezkaritza desberdinetan daude eta nahi duen oroko
ikus ditzake, baina horretarako aldez aurretik eskaera bat egin
beharko duelarik. Dokumentazio fondo hauek mantendu eta zabaltzeaz
gain, Euskal Dantzarien Biltzarraren arteko lehentasunen artean
material honen mantentze eta zabaltze lanak daude. Horretarako
teknologia berriek ematen dituzten baliabide berriak erabiltzen
ditu (digitalizazioa, eta abar). Hau guztia aurrera atera ahal
izateko eta Interneten zerbitzu egokia eskaini ahal izateko,
giza eta material baliabide guztiak jarri dira martxan. |