|
Dantzarien federakundeko lehenengo estatutuak,
estatu espainiarrean onartuak izateko ezintasunaren aurrean, gobernu
frantzesak onartu zituen 1.965eko martxoaren 11an, EUSKAL DANTZARIEN
BILTZARRA izenpean. Lehenengo asanblada Agilera estadioan (Miarritze)
ospatu zen 1969ko maiatzaren 14an, probintzia delegaritza guztien
partaidetzarekin eta honen ostean 2.000 dantzari baino gehiago bildu
zituen ikuskizuna antolatu zelarik. 1.966ko lehen hiruhilabetekoan "Dantzari"
aldizkariaren lehen zenbakia kaleratzen da, bere asmo nagusiak
Euskal Herri osoko dantzarien arteko komunikazio gune bihurtzea eta
euskal folkloreak osatzen duen uzkuntza bildu, ikertu eta
mantentzeko lanabesa izateak direlarik. 1.969ko azaroaren 29an,
aldiz, EDB legeztatzen da estatutu eta zuzendaritza batzorde
berriarekin, non On Jesus Maria Arozamena jauna izendatzen den
lehendakari.
1.978az
geroztik, Iparralde eta Hegoaldeko
probintziek dantza taldeen federakunde bat osatzen dute, euskal
folklorea eta bere herrikoi dantzen kontserbazio eta sustapena
barneratzen dituzten helburu soilik kulturalei indar gehiagoz ekinez.
Urte honetan ospatzen da, Iruņean hain zuzen ere eta modu
bateratuan, lehen DANTZARI EGUNA espainiar lurraldean.
Dantzari aldizkariak bere lekua uzten dio "DANTZARIAK"
berriari, urterik urtera bertan Euskal Herriko aberastasun
folklorikoa bildu eta plazaratu delarik.
2.000. urtean estatutu berriak onartzen dira,
EDBko federakundeen konfederakundea sortuz eta honela, legean dauden
arau berrietara moldatuz.
testuaren deskarga (gazteleraz soilik)
|