Hasiera
Historia
Euskal Folklorea
Ajenda
Folklore Egutegia
Artxiboak
Argitalpenak
Delegazioak
Dantza taldeak
aurrekari historikoak
EDB-ren sorrera
sarrera
gure dantzak
aldiskariak
bideoak
diskak
araba
bizkaia
gipuzkoa
iparralde
nafarroa
araba
bizkaia
gipuzkoa
iparralde
nafarroa
EUSKAL FOLKLOREA : sarrera
EUSKAL DANTZARIEN BILTZARRA

Folklorea herri baten kultura tradizionalak bere baitan biltzen dituen materiez osatua dago: musika, erritoa, mitología, abestiak,. Jokoak, dantzak, esaera zaharrak, kondairak, eta abar. Dantza tradizionalaren mundua, herri-tradizioak direlakoak osatzen duten materietako bat da.

Dantza eta dantza tradizionala herri mailako manifestazioak dira eta berauek egoera berezi baten inguruan eman ohi dira: "Jaiak".

Jaiek erritmo astronomikoarekin, urteko sasoiekin, eguraldi aldaketekin, lan eta aisialdi erritmoarekin zerikusia dute. Era berean, garrantzitsua da hauek Elizak bere jaietarako emandako egutegiarekin elkartzea.

Lana, aisialdia, eta jai erlijiosoak oso loturik doaz, eta jaiei itxura ematen doaz. Ondo dago jakitea zeintzuk diren hemengo jai eta ohiturak, baina, era berean, garrantzitsua da ere, herri honek izan dituen erlijioa, lan teknikak, eskubideak, arerioak eta abar zeintzuk diren ezagutzea.