Hasiera
Historia
Euskal Folklorea
Ajenda
Folklore Egutegia
Artxiboak
Argitalpenak
Delegazioak
Dantza taldeak
aurrekari historikoak
EDB-ren sorrera
sarrera
gure dantzak
aldizkariak
bideoak
diskak
araba
bizkaia
gipuzkoa
iparralde
nafarroa
araba
bizkaia
gipuzkoa
iparralde
nafarroa
ARGITALPENAK :  Bideoak
EUSKAL DANTZARIEN BILTZARRA

ALDAERAK: GIPUZKOAKO DANTZEN URRATSAK

Produkzioa: Euskal Dantzarien Biltzarra

DVD eta liburu hauetan Gipuzkoako hainbat dantzen urratsak ezagutzeko aukera izango dugu; alde batetik, DVDean azaltzen diren irudiak aztertuz eta beste aldetik ere, liburuan irakurri ahal ditugun azalpenekin.

Azpimarratu ere, Euskal Dantzarien Biltzarrak apostu handi bat egin duela lan honen zabalkundearen alde, lana lau hizkuntzetan kaleratuz (Euskara, Gaztelera, Frantsesa eta Ingelesa). Modu honetan Euskal Herriko txoko guztietatik aparte, beste lurraldeetan ere erabilgarria izango dute.

Dantzazale, dantzari eta dantza maisu guztien laguntzarako izango delakoan (ondoren izango duzue lanaren xehetasun gehiago).


FOLKLORE EUSKAL HERRIAN

Produkzioa: Euskal Dantzarien Biltzarra

Lan honekin, azken urteotako filmazio berriak, dantza taldeei eta folklore zaletuei bereganutu nahi dizkiegu. Badira urteak filmatzen hasi ginenetik. Lehenengo 8 mm-tako filmazioetatik gaur eguneko formato digitalera arte, lan sakona egina dugu eta ordu eta ordu filmazioetan ditugu. Honegaitik filmazio horiekin eta teknologia berriei esker bi helburu nagusi beteko ditugu: alde batetik, dokumentazioi gehiena digitalizatuz sabaltuko dugu eta database baten bitartez artxibo erabilgarria eta on bat edukiko dugu; eta beste aldetik, zaletuen artean zabaltzeko aukera izango dugu DVDren bidez

Bilduma honek 25 ale osatzen ditu. Baina bere erakargarritasunaren arabera, ale berriak gehitu ahal izango geniskioke.